2025 19 iraila
<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n
POCTEFA mugaz gaindiko lankidetzarako Europako programak kofinantzatutako ekimen honek eskualdeko enpresak lagundu nahi ditu eredu berritzaileago eta ingurumenarekiko errespetutsuago baterantz aurrera egiten.<\/strong><\/em><\/p>\n\n\n\n
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, EDIT \u2013 EcoDigital Industrial Transformation proiektuaren lidergoa hartu dute. Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programak finantzatutako mugaz gaindiko ekimen honek helburu du enpresa txiki eta ertainak eraldaketa digital eta ekologikoan laguntzea. Proiektuan Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako beste zazpi bazkidek parte hartzen dute, eta 2025ean egindako ekintzen balantzea egiteko bilera bat egin dute Irunen.
PDP ezartzeko urratsak<\/strong><\/p>\n\n\n\n
EBk diseinu ekologikoari buruzko araudi berria ezarri du produktu-kategoria jakin batzuetarako, helburu hauek lortzeko: gardentasuna, zirkulartasuna, energia-efizientzia eta ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako beste alderdi batzuk hobetzea. Horretarako, Produktuaren Pasaporte Digitala (PDP) tresna erabiliko da. Horren bidez, produktuen ibilbidea jarrai daiteke, fabrikaziotik bizi-zikloaren amaierara arte, eta horrek produktu eta zerbitzuen kudeaketa eraginkorragoa egitea ahalbidetuko du. Aldi berean, garapen jasangarri eta bidezkoago bati laguntzen dio, azken kontsumitzaileek produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa eskuragarri izango baitute.<\/p>\n\n\n\n
<\/p>\n\n\n\n
Enpresei \u2014bereziki ETEei\u2014 PDP ezartzeko prozesuan lagundu ahal izateko eta Europako araudia betetzen laguntzeko, proiektuko bazkideek lehen fase honetan lankidetza estuan aritu dira sektore-diagnostiko bat egiten, enpresen jasangarritasun- eta digitalizazio-egoera hobeto ulertzeko. Era berean, eraldaketa-ibilbideak diseinatu dituzte, eta aditu-panelek parte hartu duten lankidetza-prozesuak garatu dira. Analisi hau hiru sektore estrategikotan jarri da: ehungintza, altzari eta ekipamenduaren industria, eta nekazaritzako elikagaigintza; sektore horiek garrantzi ekonomiko handia dute eta eraldaketa jasangarriaren buru izateko ahalmena.<\/p>\n\n\n\n
Hurrengo fasean, 2026ko abenduan amaituko dena, enpresak zuzenean inplikatuko dira. Horien aldeko lankidetza egingo da, eta beharrezko tresnak eskainiko zaizkie eraldaketa-prozesuari aurre egiteko.<\/p>\n\n\n\n
Azkenik, bi enpresek proiektu pilotu batean parte hartuko dute. Bertan PDP ezartzeko urratsak probatuko eta balioztatuko dira, eta proiektuan sortutako tresna eta baliabideen kudeaketari buruzko ondorio eta praktika onak aterako dira, beste kasuetan errepikatu ahal izateko. Proiektuaren bi fase horiek ESTIA<\/strong> (Goi Mailako Teknologia Industrialen Eskola) eta MIK<\/strong> (MONDRAGON Korporazioaren Kudeaketa Ikerketa Zentroa) ikerketa-taldeek koordinatuko dituzte, gainerako erakunde bazkideekin lankidetzan.<\/p>\n\n\n\n
<\/p>\n\n\n\n
\u201cEDIT proiektuarekin gure konpromisoa berresten dugu Bidasoako enpresekin<\/strong>; aukera ematen diegu eraldaketa digital eta jasangarriaren abangoardian egoteko\u201d, adierazi du Nuria Alzaga<\/strong> Bidasoa bizirikeko lehendakariak.<\/p>\n\n\n\n
Bestalde, Estitxu Urtizberea<\/strong> lehendakariordeak honako hau nabarmendu du: \u201cDigitalizazioa eta jasangarritasuna ez dira aukerazkoak, premiazkoak baizik. EDIT proiektuak aukera ematen digu gure ETEei bidaide izateko bidean<\/strong>, baliabide praktikoak eskainiz eta haien lehiakortasunean ez ezik, eskualde osoan ere eragin positiboa sortuz.\u201d<\/p>\n\n\n\n
<\/p>\n","protected":false},"featured_media":1971,"template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_seopress_robots_primary_cat":"","_seopress_titles_title":"","_seopress_titles_desc":"","_seopress_robots_index":""},"class_list":["post-2132","actualite","type-actualite","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/actualite\/2132","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/actualite"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/actualite"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1971"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2132"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}