{"id":2671,"date":"2026-05-04T09:46:39","date_gmt":"2026-05-04T07:46:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/?post_type=actualite&#038;p=2671"},"modified":"2026-05-04T09:49:13","modified_gmt":"2026-05-04T07:49:13","slug":"sakanako-enpresak-produktuaren-pasaporte-digitalerako-prestatzen-hasi-dira-edit-proiektuaren-baitan","status":"publish","type":"actualite","link":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/berriak\/sakanako-enpresak-produktuaren-pasaporte-digitalerako-prestatzen-hasi-dira-edit-proiektuaren-baitan\/","title":{"rendered":"Sakanako enpresak Produktuaren Pasaporte Digitalerako prestatzen hasi dira EDIT proiektuaren baitan"},"content":{"rendered":"\n<p>Sakanako Garapen Agentziak EDIT proiektuaren barruan garatuko den enpresentzako laguntza-prozesua aurkezteko jardunaldi bat antolatu du.<\/p>\n\n\n\n<p>Produktuaren Pasaporte Digitala (PDP) tresna garrantzitsua izango da datozen urteetan, jasangarritasunarekin, trazabilitatearekin eta digitalizazioarekin lotutako Europako politiken barruan. Tresna honen helburua produktuei buruzko informazio garrantzitsua jasotzea eta antolatzea izango da: erabilitako materialak, osaera, ingurumen-inpaktua, konpongarritasuna, mantentze-lanak edo trazabilitatea, besteak beste.<\/p>\n\n\n\n<p>Topaketan eskualdeko 7 enpresak parte hartu dute, besteak beste agroelikaduraren eta eraikuntzaren balio-kateko sektoreetakoak. Enpresa horiek PDPa zer den, nola eragin diezaiekeen eta prestatzeko zer urrats ematen has daitezkeen ezagutzeko interesa agertu dute.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Enpresentzako zalantzak, oztopoak eta aukerak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Jardunaldian datuen kudeaketa erronka nagusietako bat dela azaleratu da: enpresa askok badute informazioa, baina zenbaitetan bikoiztuta, sistema desberdinetan sakabanatuta edo balio-katearen aurreko faseei dagokienez osatu gabe egoten da.<\/p>\n\n\n\n<p>Elkarreragingarritasunarekin, informazioaren konfidentzialtasunarekin edo bezeroek, hornitzaileek zein lehiakideek datu jakin batzuetara izan dezaketen sarbidearekin lotutako zalantzak ere planteatu dira. Ildo horretan, azaldu da informazio guztia ez dela profil guztientzat eskuragarri egongo, eta funtsezkoa izango dela zer informazio partekatzen den, norekin eta zer baldintzatan ondo definitzea<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Harivenasaren esperientzia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Jardunaldiak Harivenasaren testigantza ere izan du. Harivenasa EDIT proiektuko bazkidea da, eta proiektu pilotuan parte hartzen ari den enpresetako bat. Bere ekarpenak lasaitasun-mezu bat helarazi die bertaratutako enpresei: PDPren inguruan lanean hasteko ez da beharrezkoa ezagutza tekniko aurreratutik abiatzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Bere esperientziatik abiatuta, Harivenasak azpimarratu du gakoa aurrea hartzea eta pausoz pauso aurrera egitea dela, bereziki eragile espezializatuen laguntza dagoenean.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Laguntza pertsonalizatua ADOS eta NARErekin<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Saioaren azken zatian, ADOS eta NAREk osatutako aholkularitza-taldeak enpresa parte-hartzaileekin egingo den lan-prozesua azaldu du. Laguntza-prozesua autodiagnostiko fase batekin hasiko da, eta enpresa bakoitzarentzako ibilbide-orri pertsonalizatu bat definitzeko aukera emango du, digitalizazioan, jasangarritasunean eta etorkizuneko Produktuaren Pasaporte Digitalerako prestaketan aurrera egiteko neurri lehenetsiekin.<\/p>\n\n\n\n<p>Saioan zehar helarazitako mezu nagusietako bat izan da enpresa askok dagoeneko badutela beharrezkoa izan daitekeen informazioaren zati handi bat: ziurtagiriak, kudeaketa-sistemak, tresna digitalak, Excel orriak, materialen trazabilitatea edo hornitzaileen datuak. Erronka, beraz, ez da beti hutsetik hastea, baizik eta informazio hori hobeto ordenatzea, konektatzea eta aprobetxatzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Jardunaldia networking tarte txiki batekin amaitu da, kafea eta olo dastaketa lagun.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\nhttps:\/\/www.sakanagaratzen.com\/eu\/albisteak\/sakanako-enpresak-produktuaren-pasaporte-digitalerako-prestatzen-hasi-dira-edit-proiektuaren-baitan\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img alt=\"\" loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"768\" src=\"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17-5-1024x768.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2666\" srcset=\"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17-5-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17-5-300x225.jpg 300w, https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17-5-768x576.jpg 768w, https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17-5.jpg 1280w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img alt=\"\" loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"1024\" height=\"768\" src=\"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17-1024x768.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-2669\" srcset=\"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17-300x225.jpg 300w, https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17-768x576.jpg 768w, https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/photo_2026-04-29_10-30-17.jpg 1280w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/figure>\n","protected":false},"featured_media":2666,"template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_seopress_robots_primary_cat":"","_seopress_titles_title":"%%post_title%% %%sitetitle%% %%sep%%","_seopress_titles_desc":"%%post_excerpt%%","_seopress_robots_index":""},"class_list":["post-2671","actualite","type-actualite","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/actualite\/2671","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/actualite"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/actualite"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2666"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.editdigitalpassport.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2671"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}