EDIT proiektua Bidasoa garapen agentziak (Gipuzkoa) zuzentzen du eta 7 partaideren sostengua du. Helburua lurraldeko enpresak laguntzea da, bereziki manufakturan ari diren enpresak, Produktuen Pasaporte Digitala (PPD) ezar dezaten. Proiektu honen xede nagusia PPDa ezartzeko beharrezko tresna guziak eskaintzea da, enpresak Europako etorkizuneko araudia errespeta dezaten (ESPR).
Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF)% 65eko kofinantzaketa du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFA programa europarraren helburuak lurraldearen lehiakortasuna hobetzea eta mugaz gaindiko eskualdeen balio-kateak indartzea dira. Mugaz haratagoko ekonomia, gizarte eta ingurumen-jarduerak garatzen lagunduko du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.
Nafarroako Gobernuak ere sostengatzen du proiektu hau.
PROIEKTUAREN OINARRIA
Gaur egungo testuinguru sozio-ekonomikoaren ondorioz, enpresei zailago zaie erronka hauei bakarka erantzutea: lehiakortasuna hobetzea, merkatuan duten posizionamendua indartzea eta beren balio-proposamenean teknologia berriak eta berrikuntzak txertatzea.
Europar Batasuna, bere aldetik, araudi bat lantzen ari da Europako merkatuan saltzen diren produktuen eko-ekoizpen arloan eskakizun batzuk finkatzeko, ekonomia zirkularreko dinamikak sustatzeko, eta horrela, ingurumen eta jendarte mailako eraginak apaltzeko.
Produktuen Pasaporte Digitala (PPD) tresna sendo bat izanen da gardentasuna eta zirkularitatea sustatzeko.
Enpresei beren produktuei buruzko xehetasun guziak ematea ahalbidetzen die, bizi-ziklo osoan, eta partaideak eta kontsumitzaileak horren inguruan informatzea.
Ondorioz, proiektu hau enpresen eraldaketa prozesuaren gakoetan zentratuko da, enpresek trantsizio bikoitz bat egin behar baitute: digitala eta ekologikoa. Erronka horri erantzuteko beharrezkoak diren gaitasunak identifikatzea eta hedapen-estrategia definitzea ahalbidetuko du.
Proiektuak esperimentazio-lurraldeko enpresak laguntzea du helburu, PPDrako trantsizioa egiteko beharko dituzten gaitasun eta baliabide mailan zertan diren zehazten duen auto-diagnostikorako tresna bat proposatuz. Ondotik, adituen zerrenda bat aholkatuko zaie materialaren, giza-baliabideen eta logistikaren arloan obratu beharrekoa obratzen laguntzeko. Urrats eraldatzaile hori aitzin, proiektuko lan-taldeak Produktuen Pasaporte Digitala aplikatuko du partzuergoko kide diren bi enpresetan, beste enpresekiko eredu izan daitezen.
Proiektua ehungintza, altzarigintza eta elikadura sektoreetan zentratuko da proiektua, Euskal Herri osoan, eta pausatuko dituen oinarri eta metodologiak berriz aplikatzen ahalko dira beste eskualde eta lurraldeetan.
3 SEKTORE IKERTUAK
ALTZARIGINTZA
ELIKADURA
EHUNGINTZA
2
ENPRESA PILOTU
1
AUTODIAGNOSTIKORAKO TRESNA
3 urtez (2024-2026), hainbat lan eginen dira Europar Batasunak Produktuen Pasaporte Digitalaren ezartzeko dituen argibide eta eskakizunak aztertzeko, lurraldera egokitzeko eta enpresen eraldaketa digitala gauzatzeko laguntza eta adituen ekarpena prestatzeko. Proiektuaren bukaeran proiektu pilotu bat eginen da bi enpresa partaideetan.
Partaidetzan 8 entitatek parte hartzen dute, 2 herrialdetakoak eta 3 eskualdetakoak, bakoitza bere ibilbide, gaitasun, esperientzia eta baliabide ezberdin eta osagarriekin.