EDIT proiektua KREA BIDASOA ekitaldian aurkeztu da.
25.03.2025
EDIT proiektuko taldeak Produktuaren Pasaporte Digitala (PDP) bultzatzeko ekintzak garatzen jarraitzen du.
2025eko martxoaren 27an, Irungo FICOBAn egin zen Krea Bidasoa ekitaldiaren baitan, tailer bat eman zuen Bidasoa Activak, EDIT proiektuaren liderrak. 9:30etik 11:00etara egindako tailerraren helburua proiektuaren ildo nagusiak aurkeztea izan zen, bai eta lehen emaitzen berri ematea ere.
EDIT proiektuaren ildo nagusien aurkezpena
EDIT proiektuaren helburua Produktuaren Pasaporte Digitalaren harira lurraldeko enpresen eraldaketa digitala sustatzea da, eta tailer hura aukera aparta izan zen proiektuan egin diren aurrerapenen berri izateko. Hala, tailerreko parte-hartzaileek gauzatutako ekintzei eta orain arte lortutako emaitzei buruzko xehetasun gehiago ezagutu ahal izan zituzten.
Trukerako eta lankidetzarako tartea
Aurkezpenaren ondoren, EDIT proiektuko bazkideak eta adituak elkarlanean aritzeko saio bat egin zen. Saio horren helburua, zehazki, eskualdeko enpresetan Produktuaren Pasaporte Digitala (PPD) integratzeko beharrezkoa den eraldaketaren ardatzak eraikitzen jarraitzea izan zen.