Ikuspegia – ESTIA TECH

29.08.2025

«Enpresetan Produktuaren Pasaporte Digitala errazago ezartzeko matrize bat eta prestakuntza modulu bat garatzea» Valentina Jacquier Nardi – ESTIA TECHeko negozio-arduraduna – 2025eko abuztua

EDIT proiektuak Bidarteko Estia ingeniaritza eskola eta ikerketa zentroa jarri du lehen planoan. Bere ikerketa-proiektuei esker, Estiak EDIT proiektuarekin partekatu dezake trazabilitatean duen esperientzia, bereziki ehungintzaren eta modaren sektoreetan eskuratutakoa, eta beste sektore batzuetara ere eraman dezake, hala nola nekazaritzako elikagaietara edo altzarigintzara. Helburu nagusia enpresetan Produktuaren Pasaporte Digitala (PDP) ezartzen laguntzeko tresna zehatzak diseinatzea da.

Valentina Jacquier Mardi, Estiako Negozio Arduradunak honako hau zehaztu du:

«Enpresa batek Produktuaren Pasaporte Digitala ezartzeko beharrezkoak dituen konpententzia eta baliabideak identifikatzen lagunduko duen matrize bat sortzeaz arduratzen gara.»

Arlo hontan duen esperientziari eta ezagutza teknikoei esker, Estiak funtsezko zeregina betetzen du PDPa ezartzeko orduan: oztopoak ezabatzea, haren ezarpena sinplifikatzea eta inplikatutako sektoreei PDP-a bere egiten laguntzea ( o PDP-az jabetzen laguntzea).