IKUSPEGIA – HARIVENASA
22.09.2025
«Digitalizazioa, kontsumitzailearen aurreikuspenekin lerrokatzen den elikadura sistemarantz aurrera egiteko funtsezko tresna da.” Fernando Zulategui – Produktuen Kalitate eta Garapeneko zuzendariak – 2025eko iraila
Gaur, EDIT – Interreg Poctefa (ES-FR) proiektuak Harivenasa – Alea, elikagaietan oloa ekoizten duen enpresa nabarmentzen du. Harivenasak, konpromezu altua du bere lehengaien trazabilitatearekin eta prozesuen kalitatearekin, eta enpresa pilotu gisa parte hartzen du, proiektuaren esparruan garatutako metodologia modu zehatzean probatzeko eta produkzio-prozesuetan duen eragina ebaluatzeko.
🎙️ Fernando Zulategui-k, Produktuen Kalitate eta Garapeneko zuzendariak, honako hau zehaztu du:
«Gure helburua tresna hau gure katalogoko produktu zehatzetan aplikatzea da, prozesuaren etapa bakoitzari buruzko datu zehatzak emanez».
Ikuspegi honekin, Harivenasak aktiboki laguntzen du proiektuaren barruko informazio-fluxuak aztertzen eta hobetzen.