IKUSPEGIA – LANUM PAYS BASQUE

24.10.2025

“Komunikazio arduratsua, proiektuaren garapen iraunkorreko helburuei erantzuteko.”

Nathalie Sauzeau – Teknologia digital arduratsua eta Lurraldea – proiektuaren arduraduna. LaNum Pays Basque – 2025eko iraila

Orain LaNum Pays Basqueren txanda da, EDIT proiektuan duen konpromisoa azaltzeko.

LaNum Pays Basque Iparraldean egoitza duen egitura bat da, lurraldean teknologia digitalaren erabilera berriekin esperimentatzen duten proiektuetan lan egiten duena. Iparraldeko eragile ezberdinekin batera, lurraldearen eraldaketa bultzatu nahi du, gizartearen, ingurumenaren eta ekonomiaren ikuspegitik onuragarria den teknologia digital arduratsu eta irisgarri baterantz.

Nathalie Sauzeau “Teknologia digital arduratsua eta Lurraldea” proiektuaren arduradunak, LaNum Pays Basquek EDIT proiektuan duen inplikazioa aurkeztu du:


«Gure egitura, komunikazio atalaren arduraduna da […] komunikazio arduratsuaren alorrean dugun ezagutza eskainiko dugu, eta horrek proiektuaren garapen jasangarriaren lorpen eta helburuekin koherenteak izatea ahalbidetuko digu».

Irakurri ere
13.11.2025

IKUSPEGIA – MIK