IKUSPEGIA – MIK

13.11.2025

“Esperimentazioan eta lekuan bertan baliozkotzean oinarritutako aldaketari laguntzea” Andoni Txapartegi Etxebeste – irakaslea eta ikertzailea – Mondragon Unibertsitatea – 2025eko azaroa


MIK, sozietate kooperatiboa, MONDRAGON Korporazioko Enpresa Kudeaketa, Berrikuntza eta Ekintzailetzaren Ikerketa Zentroa da, eta Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateari atxikita dago. Ekonomia zirkularrean eta digitalean duen esperientziari esker, funtsezko bazkidea da EDIT proiektuaren barruan, enpresei Produktuaren Pasaporte Digitala ezartzen laguntzeko, proiektu pilotuetan baliozkotutako metodologia baten bidez.

🎙️ Andoni Txapartegi Etxebeste Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak EDIT proiektuan MIKek duen papera errepasatu du:

«Ezagutza horrekin enpresei lagundu ahal izango diegu araudi honek ezinbestean sortuko dituen aldaketetan […] alderdi zientifiko akademikoetan dugun esperientzia emanez, taldeen eta lantaldeen dinamikak errazten .»

🎥 MIKi eta bere konpromisoari buruz gehiago jakiteko, ikus bideo hau: