Erakundea: Circular Replay
Aditua: Jorge de Antonio Prieto (https://www.linkedin.com/in/jorge-de-antonio-prieto/)
Kargua: Zuzendari kudeatzailea Kontaktua: 627 500 543 / jdeantonio@circularreplay.com
Aditua: Daniel de la Torre García-Pelayo (https://www.linkedin.com/in/daniel-de-la-torre-gp/)
Kargua: Merkataritza- eta negozio-zuzendaria Kontaktua: 659 518 076 / dtorre@circularreplay.com
Jarduera: Industria-enpresei zerbitzuak ematen dizkiegu balioa sortzeko, estrategia zirkularrak diseinatuz eta garatuz. Batez ere, honako hauen bidez:
1. Osagaiak eta materialak gaika berreskuratzeko zerbitzuak eskainita, industriara itzultzeko.
Bizi-zikloaren amaieran produktuak eta osagaiak berreskuratzen laguntzen duten sistemak diseinatu eta inplementatzen ditugu.
Helburua da material horiek berriro balio-katean sartzea, produktu berrien fabrikazioan berrerabiltzeko eta, hala, haietan dauden baliabideen balioa maximizatzeko.
2. Produktuaren Pasaporte Digitaleko soluzioak – CircPass:
Produktuaren Pasaporte Digitaleko soluzioak egiten ditugu, berreskuratutako jatorri zirkularreko osagaiak eta lehengaiak ziurtatzeko eta merkaturatutako produktuen jasangarritasun-ezaugarri garrantzitsuenak erakusteko, hala nola karbono-aztarna, jatorri zirkularreko materialaren edukia, bizi-zikloa nola luzatu eta hondakin bihurtzen direnean nola kudeatu.
Hala, gure bezeroei laguntzen diegu araudia bete dezaten (Produktu Jasangarrien Ekodiseinuaren Europako Erregelamendua, erregulazio sektorialak (bateriak, eraikuntza, altzairuzko eta aluminiozko bitarteko produktuak, altzariak, ehunak…).
Laburbilduz, gure zerbitzuekin, gure bezeroei laguntzen diegu jasangarritasunaren alde egiten duten apustuari balioa ematen, dituzten baliabideen kudeaketa zirkularrarekin, konpainiaren hainbat arlotan balioa emanez eta stakeholderren aurrean azalduz.