Bidasoa bizirikek EDIT proiektuaren itxiera jardunaldia ospatuko du azaroaren 23an Ficoban
13.11.2026
Produktuaren Pasaporte Digitalaren erregistroa errealitate bat da jada. Uztailetik, enpresak Europako Batzordearen webgunean erregistratu daitezke. Errealitate berri honen ziurgabetasunaren aurrean, jardunaldi honek enpresei Produktuaren Pasaporte Digitalaren gaur egungo egoera ulertzen, gai honetan lanean ibili diren bi enpresen esperientzia ezagutzen eta eman ditzaketen hurrengo pausoak zein diren ulertzen lagunduko die.
Datorren azaroaren 23an, 9:30etatik 11:30etara Bidasoa bizirikek, EDIT proiektuaren “Zure produktuak asko du kontatzeko. Industria Produktuaren pasaporte digitalaren etorreraren aurrean” itxiera jardunaldia antolatu du Ficoban. Bertan, enpresek PPDarekin lotutako hainbat gai sakonago ezagutzeko aukera izango dute.
Proiektuko 8 bazkideak diren Bidasoa bizirik garapen agentzia, LaNum Paýs Basque, Nafarroako Merkataritza Ganbera, Sakanako Garapen Agentzia, ESTIA, MIK eta Harivenasa eta Algon enpresak, 3 urtez elkarlanean gogor ibili dira eta asko dago kontatzeko. Hala ere, jardunaldiaren ardatza funtsezko informazioa eta informazio praktikoa izango dira, enpresek PPDren gaurkotasuna eta hura ezartzeko prestatzen joateko zer baliabide dituzten jakin dezaten.
Ekitaldia proiektuaren emaitzen aurkezpen labur batekin hasiko da. Honi esker, enpresek proiektuaren garapenaren prozesua eta metodologia ezagutzeko aukera izango dute. Honek, gaia testuinguruan jartzen eta lortutako emaitzak ezagutzeko balioko du.
Ondoren, IK Ingenieríako Gorka Benitok, eko-berrikuntzan eta enpresa eta administrazioentzako produktu eta zerbitzuen ingurumen-hobekuntzan 20 urteko esperientzia duen profesionalak, PDP zer den, bere egoera eta gaurkotasuna azalduko dizkigu, eta altzairu eta burdinaren sektoreko enpresekin PDPren ezarpena gidatzen ari diren proiektu bati buruz hitz egingo digu. Honen helburua enpresek PPDrekiko gaur egungo egoera , iritsiko den araudia, zer espero den eta eman ditzaketen hurrengo pausoak zein diren ulertu ahal izatea izango da, etorkizuneko araudiari aurrea hartu ahal izateko.
Ondoren, Anaïs Iglesias Ekonomia eta Enpresa Zuzendaritzako doktore eta MIK – Mondragon Unibertsitateko – irakasle eta ikertzaileak moderatutako mahai inguru bat egingo da, PPDren ezarpenari buruz EDIT proiektuan egin diren esperientziak ezagutzeko. Bertan, Algon enpresako gerentea den Diego Badiolak “Produktu-linea baten pasaporte digitala” proiektua aurkeztuko du eta Fernando Zulategui Harivenasa-ALEAko zuzendari komertzialak eta Idoia Garcia Harivenasako Ingurumeneko eta Lan Arriskuen Prebentzioko arduradunak, “Bilgarriaren ekodiseinua eta QR/PDP bistaratzea” proiektuaz hitz egingo dute. Mahai-inguru honetan, halaber, Bakartseko Koldo García eta Circular Replayeko Jorge de Antonio izango ditugu, PDP ezartzeko esperimentazio fase honetan Algon eta Harivenasari lagundu dieten aholkulari teknologikoak. Mahai inguru hau funtsezkoa izango da enpresa bakoitzaren prozesua zein izan den, zer zailtasun izan dituzten, zer ikasi duten denbora horretan, zer gomendio eman ditzaketen eta zein pauso emango dituzten ulertzeko.
Ondoren, solasaldirako gune bat irekiko da bertaratuen artean, jardunaldian sortutako gai interesgarriei buruz eztabaidatzeko, eta, itxi ondoren, kafearen inguruan, ikasitakoa eta ikasteko dagoena partekatzen jarraituko dugu.
Izen-ematea https://docs.google.com/forms/d/1OdMZY5HhFZwNlH_tVsE3lzNCtjQGVbiDegpkcdBBEvg/edit
Proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatzen du, Interreg V-A Espainia-Frantzia Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez, EBko eskualde-politikaren arabera.